martes, 10 de febrero de 2015

SEXUAK ASTINDUZ. SEXUALITATE ARDURATSU ETA ZORIONTSURAKO TAILERRAK



3 tailer ezberdin proposatzen dira Lasarte-Oriako gaztelekuan sexualitate arduratsu eta zoriontsuak bultzatzeko asmoz. 
Doakoak izango dira eta ez da beharrezkoa aurreinskripzioa. 



OTSAILAK 13: ¿Nola hasi, zaindu eta bukatu gure bikote harremanak?: 19.00etan gaztelekuan

MARTXOAK 27: ¿Bideo pornoek eragina dute gure sexualitatea bizitzeko orduan? 19.00etan gaztelekuan

EKAINAK 19: Sexu aniztasuna: sexu orientazio ezberdinak, modu ezberdinak neska edo mutila izateko, sexu praktika ezberdinak,...19.00etan gaztelekuan

OTSAILAK 13, 19.00etan gaztelekuan.
¿NOLA HASI, ZAINDU ETA BUKATU GURE BIKOTE HARREMANAK?

Modu anitzak daude bikoteak osatzeko. Batzuek nahiago dute noizean behin geratzea gustatzen zaien pertsonarekin eta beste batzuek, aldiz, beti egon behar dute elkarrekin edo whatsappeatuz. Baina hasi baino lehen bikote harremanekin ligatu behar ote da! Nola egiten dute gaurko gazteek ligatzeko? Nork hartzen du aurrea gehiago, mutilak edo neskak? Sare sozialetan gauzatzen dira gaur egungo seduzio-moduak? Zer egin lotsari aurre egiteko? Hau guztiak garrantzia dauka ligatzerakoan baina agian are gehiago zergatik ligatzen den, zein den helburua, tartetxo eder bat pasatzeko edo inkluso maitemintzeko?
Behin osatuta bikotea bakoitzak mantenduko ditu bere koadrila eta bere afizio guztiak bestela bestearen menpe egon ahal ote gara. Ziur aski jeloskortasuna agertuko da eta gure emozioak kudeatu beharko ditugu. Komunikazioa eta konfiantza, orduan, funtsezkoa izango da harreman aberasgarri eduki eta dastatzeko. Eta noski, sexu harremanekin adostu beharko dugu zer den gustatzen zaiona bakoitzari primeran pasatzeko eta plazerra eta desio mordoak gauzatzeko.
Baina ziur aski ere amodioa edo dena delakoan bukatuko da eta ondo legoke ondo bukatzen bikote harremana. Rollo txarrik gabe eta agian, etorkizunean, berriro lagunak edo zerbait gehiago izateko.
Beno, hau guztiak garatuko dugu tailer honetan harremanak eta bikoteen arteko tirabirak hobeto konpontzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario