jueves, 1 de octubre de 2015

SEXUALITATEAZ HITZ EGITEKO ZAILTASUNEZ

Askotan kosta egiten zaigu gorputzaz eta sexualitateaz hitz egitea, beldurrez edo lotsaz ikusten dugu gure errealitate sexuatua. Bideo honetan argi ikusten da zer nolako ihesbide edo aitzakia erabiltzen ditugun sexuen kontuak azaltzeko. 
Gogoratu urriak 1, berriro martxan jarriko dela, ostegunero 6etatik 8etara, sexu informazio eta aholkularitza bulegoa Lasarteko gaztelekuan. Hemen bai, disimulurik gabe ekin egingo diegu zuen kexka, zailtasun, jakin-min eta galderei.